Aurtengo Anton Abbadia saria, ongi merezita, www.armiarma.com
proiektuak jaso du. Saria jasotzen, proiektuan parte hartu dutenetako
asko izan ziren atzo (abenduak 1); tartean, Jose Luis Otamendi azpeitiarra. (Estrata
SL enpresak kudeatzen du armiarma.com, Susa argitaletxea bezalaxe).
Ezkerretik eskubira: Iñigo Aranbarri, Jose Luis Otamendi, Josu Landa,
Gorka Arrese, Fernando Tapia (Gizarte eta Erakunde Harremanetarako
Departamentuko foru diputatua), Mikel Elorza eta Patxi Gaztelumendi. Argazkia Gaztelumendirena da.
Armiarma.com "literaturaren gaineko jakintza eskumen publikoan jartzeko ahalegin handia dela" nabarmendu dute sari emaileek. Eta, benetan, bisita merezi duen webgunea da. Azpeitiar idazleen berri ere izango duzue bertan.
Informazio gehiago:
- Euskara Gipuzkoan orrialdean
- Saria jasotzerakoan Mikel Elorzaren esanak, sustatu.com-en
- Armiarma.com