Azpeitiarrak Durangoko azokan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Gaur (asteazkena, abenduak 7) irekiko ditu ateak Durangoko Azokak, goizeko 10:30etan. Eta datorren igandera arte liburu eta disko artean ibiltzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Egitarau zabala prestatu dute.  Eta, Azpeitiko Gaztetxeko kideek autobusa ere bai.

Aurtengo nobedadeen katalogoan begiratuz gero, argitaletxeen artean azaltzen da Uztarria, Loiolarik ez balitz liburua aurtengo nobedadeen artean dagoelako.

Eta egileen artean, berriz herritar hauek behintzat bai: Alaitz Olaizola, Pako Aristi, Fernando Morillo, Aitor Arana ( eta baita A. Arana bezala ere) eta Jose Luis Otamendi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide