Imanol Lazkanok jarriko dio txapela

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko abe. 14a, 15:12

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak esan duenez, Imanol Lazkanok jarriko dio igandean, Barakaldon, txapela final nagusiko irabazleari. Elkartearen sorreratik aurten arte izan da bertako lehendakari azpeitiarra (Iñaki Muruak hartu dio lekukoa), eta detaile hori izan du elkarteak harekin. Dena dela, orain gutxi ebakuntza egin diote Lazkanori eta baditu arazo batzuk; ahaleginak eta bi egingo ditu, ordea, igandean finalean izateko eta oholtzara igotzeko. Orain lau urte Juan Mari Lekuona idazle eta euskaltzainak jarri zion txapela Andoni Egañari (abenduaren hasieran zendu zen Lekuona).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide