Balizko txapeldunaren azken saioa Azpeitian?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko abe. 15a, 22:12

Hau da bertso festa dagoena igandeko finalaren atarian! Uztarria.com-en, besteak beste: Imanol Lazkanok jarriko diola txapela irabazleari, finaleko bertsolarien argazki bereziak jarri dituztela web batean, Jokin Urangaren hitzak eta emaitzak... Eta aurreko batean, atal honetan bertan: "Txapeldun berriaren lehen saioa Azpeitian?", Santo Tomas bezperan herrian, 'Txapel' zenaren omenez, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus ariko direla-eta, Jokin Uranga, Joxe Agirre eta Joan Joxe Eizmendi 'Loidisaletxe'-rekin batera. Orain, berriz, beste titulua: finala baino lehen balizko txapeldunaren azken saioa, Azpeitian? Izan ere, bihar (ostirala) Egaña eta Lujanbio Azpeitian izango dira, bertso afarian (Añotan, 20:30ean, Iñaki Murua eta Xebaxtian Lizasorekin). Bertso festa, bai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide