Bukatu da Bertso Txapelketa Nagusia, eta Jokin Uranga bikain ibili da (bederatzigarren geratu da, finalaren atarian). Laudorio asko bota dizkiote. Honatx hari buruzko aipagarrienetako bat, Manolo Arozena bertsolari lesakarrak botatakoa (hainbat aldiz izan da Nafarroako txapeldun): "Jokin Uranga hor gelditzea, finaletik puntu batera, bertsolaritzari aurten kendu diogun gauza politenetako bat izan da. Beste batzuk ere egon dira hor, baina Jokinekin liluratuta gelditu naiz txapelketa honetan".