Tabakoaren kontrako legea martxan izango da laster (urtarrilaren 1etik), Espainiako Kongresuak hala erabakita; ezingo da erre lantokian, eta jatetxe eta tabernetan mugatuta egongo da. Erretzaileak erreta daude. Haien artean da Ramon Etxezarreta. "Gehiegikeria iruditzen zait legea. Gure bizioa baino ez da publikoa... Jaio nintzelako bizi naiz, eta bizi naiz, hori bilatzen dudalako, ez inork ezer debekatzen didalako", bota du. Kritiko dago. "Ardoz bete-bete dagoen edozeinek leporatzen dizu kea botatzen duzula, eta zuk, aldiz, hari ezin diozu esan 'aitzurra' duenik". Zapaterori ere lorarik ez hark... tabakoaren kasu honegatik. "Presidente handietatik inor ez da libratzen lerdokeriren bat esan edo egitetik. Tabakoaren kontrako diskurtsoak aspertu egiten nau, nahiz eta diskurtso hori arrazoizkoa izan".