Mikel Aranburu Realeko jokalariaren lesioa dela eta, Andoni Imaz futbolari ohia azpeitiarraz aritu da, bi zentzutan 1. "Aranburuk bihotza ematen dizu, kalitatea eta antolaketa". 2. "Aranburuaren lesioarekin gertatu dena tokiz kanpokoa iruditzen zait. Oso kezkagarria da gertatzen ari dena, normalak ez diren sarrerak ikusten ari garelako. Kontrarioak beldurtzeko sarrerak egiten dituzten jokalariak daude, ea partidatik ateratzen dituzten sarreraren bidez. Futbolean badaude lesio batzuk, futbolaren logikaren barruan sartzen direnak. Beste batzuk ez. Aranbururena astakeria da".