Xabier Aldaik esan zuen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko urt. 27a, 15:01

Gaur (ostirala) 'Berria'-k jasotzen duenez, orain dela 11 urte Xabier Aldai azpeitiar idazleak 'Euskaldunon Egunkaria'-n, Bernardo Atxagaren 'Zeru horiek' liburu berria leitzean: "Irenek bidaian dituen ametsen gisa: ia film baten barna sentiarazi naute". Gaur estreinatuko dute filma, Miarritzen, 16:30ean, FIPA ikus-entzunezko saioan, eta Nagore Aranburu da pelikulako protagonista: 'Irene'. Aitzpea Goenaga da zuzendaria, eta goraipatu egin du Aranbururen lana: "Hasierako Irene lehorra da, zakarra da. Bakarrik dago, galduta. Nik nahi izan dut ikuslea berarekin maitemintzea pelikulan, zentzu literarioan. Gertuago sentitzen joatea. Bukaeran, etxera joateko erabakia hartzen duenean, ikusleak ere erabaki hori hartzea. Zorte izugarria izan dut Nagorerekin. Hasieratik banekien berak izan behar zuela Irene".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide