Interneten nabigatzeko erabiltzen dugun Internet Explorer, Firefox edo dena delako programak, hizkuntza bat dauka lehenetsia. 
Bada, uztarria.com bisitatzen duzuenon %7ak soilik daukazue nabigatzailea euskaraz konfiguratuta. 
Hona urtarrileko estatistikak (euskarazkoak "eu" eta "eu-es" dira):

Eta zertarako jarri behar dut ba nabigatzailea euskaraz? 
- Webgune eleanitzetan informazioa zeure hizkuntzan jasotzeko.
- Bilatzaileek-eta (google-k) euskaldunak ere esistitzen garela jakin dezaten.
Honen guztiaren gaineko informazioa sustatu.com-en aurkituko duzue. 
http://www.sustatu.com/euskaraz.html