Aranagaren mentalitate aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko ots. 1a, 18:02

Jauzi handia eman zuen iaz Andoni Aranaga txirrindulariak, bi etapa irabazi zituelako. Garrantzitsua izan zen harentzat. "Nik profesionaletan ez nuen sekula pentsatzen irabaz nezakeenik. Ibilbide batzuetan izan nitzakeen aukerez mentalizatu ninduten, eta orain nire mentalitatea desberdina da", esan du Aranagak. "Valentziako Itzulian etapa irabazi nuenean, zorte ona izan nuen. Baina Asturiasen neuk irabazi nuen, azkeneko kilometroan erasoa jota". Iaz Kaikun jardun zuen eta aurten Euskaltel-Euskadirekin ariko da. "Igor Gonzalez de Galdeanok esan dit indartsu ekin behar diodala denboraldiari. Mallorcan ariko naiz lehendabizi, otsailean".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide