Andoni Aranaga txirrindulariak "iaz mentalitate aldaketa" izan zuen, eta irabazteko grina du. Hori zioen lehengo astean hark. Joseba Albizuk ere badu gauza onak egiteko gogoa. "Bi urte daramatzat ez aurrera, ez atzera, taldeak nigan jarri zuen konfiantza bueltatu ezinik, eta 2006. urtea oso urte garrantzitsua da niretzat. Nire buruari, taldeari, zaleei, denei erakutsi nahi diet Joseba Albizu balekoa dela". Gogor ari da entrenatzen horretarako. "Azpeitia inguruko mendateetan denborak eta bihotz taupada erritmoak ditut hartuta: Errezil, Beizama, Mandubia itxura antzean ibili naiz han".