Aurten San Inazio hil zela 450. urteurrena dela eta, lehen zera bat:
Nola hitz egiten zuen San Inaziok gazteleraz? Nafarroako Gobernuarentzat, Hego Ameriketako azentuarekin. Hala ageri da behintzat, Gobernuak San Frantzisko Xabierrez, hau jaio zela 500 urte direla-eta atera duen bideoan. Izan ere, halako batean San Inazio eta San Frantzisko Xabier euskaldunak hizketan ageri dira, biak ere gazteleraz aipatutako azentuarekin. Nafarroako agintariek esan dute kanpoko enpresa batek egin duela bideoa, orain dela urtebete. Zazpi hizkuntzatan egin dute lana; tartean, euskaraz.