Jose Artetxeren Caminando liburuaren itzulpena, Bidez bide, Erein argitaletxeak plazaratu zuen 1994an, Jon Etxaidek euskaratua. Orain, Jose Artetxeren jaiotzaren mendeurrena dela-eta, Susa argitaletxekoek osorik jarri dute sarean: Bidez bide.
Literatur Emailuetan jakin dugu honen berri. Hona testu osoa:
1906ko martxoaren 12an, duela 100 urte, jaio zen Azpeitian Jose Artetxe.
1936an Francoren lubakian gelditu eta frankismo garaian hala jarduna,
idazle eta kazetari zen aldetik, berari buruzko polemikaren iturri da.
Gehienbat gaztelaniaz idatzitakoa, euskarari ere emana dio lanik,
prentsan beti ere. 1932tik 1935era bitartean, artean EAJko kide zela,
El Día etaArgia agerkarietan 70etik gora artikulu sinatuak ditu Joseba Artetxek euskaraz. Euskal Prentsaren Lanak webgunean irakur daitezke. Egan aldizkarian ere idatzi zuen lanik, gaztelaniaz, baina agertu ziren, 1950 eta 52an, ataltxo batzuk, Bidez bide izenaz, Jon Etxaidek euskaratuak, Artetxeren Caminando lanaren zati batzuen itzulpena. Liburu osoaren itzulpena, Bidez bide, Jon Etxaidek euskaratua, Erein argitaletxeak plazaratu zuen 1994an. Osorik eskaintzen dizuegu.