Bihar (ostirala) hasiko dira Donostian Zinea eta Giza Eskubideen 4.
Topaketak, eta 'Zeru horiek' filma botako dute hasieran, 19:45ean.
Aitzpea Goenagak zuzendu du euskarazko filma hori eta Nagore Aranburu azpeitiarra da protagonista. Orain dela hilabete batzuk inauguratu zuten Miarritzeko jaialdi
batean. Malagan (Espainia) bota zuten gero. Bernardo Atxagak orain 11
urte idatzi zuen 'Zeru horiek' eleberria, eta hor oinarritu dute filma.
Bertan, ETAko preso bat kartzelatik irteten da, indultuari esker, eta
Bartzelonan noraezean ibili eta gero, autobusean Donostiara itzultzea
erabakitzen du. Hilaren 31n bukatuko dira topaketak.
Argazkian, aurkezpenean, Javier Martin Dominguez TVEko ordezkaria,
Nagore Aranburu, Aitzpea Goenaga eta Bernardo Atxaga ('Irutxuloko Hitza').