Jesus Altunaren aurkikuntzarik pozgarriena

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko api. 4a, 13:04

Orain dela aste batzuk gogoratu genuen, Ekain Zestoako kobazuloaren erreplika 2007ko martxoan zabalduko dutela eta, Azpeitiko Antxieta Jakintza Taldeko bi kide izan zirela Ekaingo margoak aurkitu zituztenak: Andoni Albizuri 'Katxo' eta Rafael Rezabal. 1969ko ekainaren 8an izan zen. Duela gutxi Aranzadi elkarteak Jesus Altuna antropologo beteranoari omenaldia egin zion, eta Altunari galdetu ziotenean zein izan den bere aurkikuntzarik pozgarriena, erantzuna: "Asko izan dira, baina behin ere ez dut ahaztuko Ekain deskubritu ziguten Azpeitiko bi langile haiez. Margo horiek dauden kobazulora eraman gintuzten".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide