Maiatzean dira Lezoko Antzerki Topaketak, ikusi hango egitaraua eta Arrese Teatroaren Larru haizetara antzezlanaren sinopsian: Sigmund Freud-ek esan zuen euskal-sexoa sintagma kontra-esanguratsua zela bere terminoetan. Arquimedes-ek ezarria zuen bere garaian oraindik indarrean dagoen lege fisiko bat, erdaraz ezagunagoa egiten zaiguna: La ley de vascos comunicantes: Euskaldunak, infinituraino iritsi arren sekula gurutzatzen ez diren linea paraleloak dira. Larru haizetara barre-terapeutikoa da, dibertigarria, zorrotza, eta modernoa, baina batez ere beharrezkoa. Izan ere, euskaldunak oso atzeratuta gaude sexu kontuetan. Joan zaitez Londresera, zer daramate idatzita neska-mutilek alkandoratan? I love sex. Edo joan zaitez Parisera: Je suis un machine sexuel. Joan zaitez Sevillara: Nasío pa ligar Joan zaitez Cadizera: Nasío pa bacilar. Joan zaitez Azpeitira: Nazio... eztabaidagunea (
).
Maiatzaren 19an izango da Larru haizetara, 22:30ean, Lezon. Hain zuzen, Lakrikun Azpeitiko taldeak ere izango du saioa han: maiatzaren 20an, 22:30ean, Iñor eztelako kolgauta egotetik libratzen antzezlana.