Igandean izango da aurtengo Herri Urrats,
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa, Senperen (Lapurdi). Epaile
baten ustez, beraz, "deskulturalizazioa"-ren festa izango da. Izan ere,
Florent Szewczy Baionako epaileak orain dela hilabete batzuk esan zuen
ikastolek "deskulturalizazioa" eragiten dutela eta, hala, Sehaska
elkarteko ikastola bateko haur bat bertatik aterarazi egin zuen.
Hazparnen ere bada ikastola (Azpeitiarekin senidetuta dago Hazparne,
80ko hamarkada hasieratik), eta, hortaz, han ere "deskulturalizazioa"
eragiten ote da?... 2003ko apirilean zabaldu zuten Hazparnen Ezkia
Ikastolaren eraikin berria, eta orduan 112 ikasle zeuden (goraka doa
kopurua). "Deskulturalizatutako" 112 ikasle?...
Haien aldeko festara joan behar igandean?