Artikutzan 'Balbemendi' telesaila, ETBn misteriozko lehen telesaila izango dena, grabatzen ari dira. Edurne Azuara, Kandido Uranga eta Klara Badiola dira aktore protagonistak; tartean, ordea, bada azpeitiar bat: Iñaki Bergara 'Pio'. Azpeitiarrak lan ugari egin du aktore moduan; Lakrikun antzerki taldean eta ETB1en 'Goenkale' telesailean, besteak beste.
Telesail berria Jabi Elortegi zuzendariaren esanetara ari dira
grabatzen eta abuztuaren 3an bukatuko dituzte grabazioak. Bi gizonen
arteko etsaitasuna ageri da telesailean.
'Balbemendi' datorren denboraldian iluntzetan botako dute; 70 minutuko iraupena duten 15 atal izango dira.