Zapatuan jokatu zen, Altsasun, Euskal Herriko XVIII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, eta 14 urte artekoetan hazpandar batek irabazi zuen: Txomin Elosegik (Azpeitia, Hazparnerekin senidetuta dago 80ko hamarkada hasieratik). 18 urte artekoetan irabazle, Arrate Illaro (Algorta). Epaileek Ipar Euskal Herrikoen maila nabarmendu dute. "Harritzekoa da Ipar Euskal Herriak azken urteetan eman duen jauzi izugarria. Harrigarria da zein epe laburrean bertso eskola tradiziorik ez zuen lurralde batek zein gorakada eman duen, eta nola jarri den Gipuzkoaren, Bizkaiaren eta Nafarroaren aurretik", esan du Antton Kazabon epaileak.