Hona hemen herritarrek web honen bidez, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita, egunotan egin dituzten galderak:
- "Azpeitian gauetako zarata saihesteko, tabernariei neurri ezberdinak eta zorrotzak betetzea behartzen zaie. Hala ere, uztailaren aurrenengo larunbatean, gaueko 12etatik atzera, txaranga eta korrida improbisatua ikusi ahal izan genituen Juantxo Txiki-ren atzeko partean. Bertan zeuden udaletxeko hainbat zinegotzi. Aurrez aipaturiko neurriak ez al dira ba guztientzat?".
- "Landetako rotonda berrian argiak falta dira, inauguratua izan arren ez zen argirik jarri. Herritarrok zergak ordaintzen ditugunetik, bide horretatik sarritan ibiltzen garenok iluminazio falta nabari dugu. Arrazoirik ba al dago?".