Larunbatean, urriaren 14an, Euskal Trenaren Museoak XII. urteurrena
ospatu zuen. Goizean jende ugari ibili zen museoan, 11:15erako
12:00etako lurrun treneko txartelak agortuta zeuden. Jendeak, beste asteburuetan bezala, lokomotora zaharrean ibilaldia egiteko aukera izan zuen.
Goiko argazki hori, larunbatean bertan ateratakoa da Julen Landa, txanodunak. Flickr zerbitzarian jarri ditu argazki hau eta egun berdinean egindako beste bat. Komentario mordo bat lortu ditu jadanik argazki hauek direla-eta.