Miren Fernandez abeslariari (Zarautz, 1977) Berria egunkariaren Matraka gazte gehigarrian elkarrizketa egin zioten iralurleek lehengo astean Internetez egindako galderen bidezeta hark esan zuen Jose Luis Frantsezena bere osaba eta Azpeitiko Musika Bandako zuzendariarekin noizbait zerbait egitea gustatuko litzaiokeela. Ez dugu inoiz piezarik elkarrekin sortu, ez zaigu burutik pasatu, baina ondo legoke. Miren Fernandez, kantari aritzeaz gain, abestiak konposatzen ere hasita dago.