Izar Arregi umeez mintzo 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko aza. 3a, 19:11

Atzo, osteguna, Berria egunkarian  umeen asialdiaren inguruko erreportaia argitaratu zuten. Bertan, gaurko umeek eskola orduetatik kanpo gero eta jarduera gehiago egiten dituztela esaten zen. Erreportaian Izar Arregi psikologo kliniko azpeitiarraren adierazpen hauek agertzen ziren: "Aldaketa soziologikoa eman da. Oraingo gurasoek autorrealizazioa nahi dute haien lanean eta haien egoeran, eta hori aldaketa handia da. Lehen sakrifikatu egiten ziren umeengatik, baina orain autorrealizazioa ere helburua da, eta horretarako denbora eta dedikazioa behar dute gurasoek".

Horrez gain, ondokoa zioen Arregik: "Ideala mutil edo neska koskorrak beraien nahietatik abiatzea da, ez nik umea piano jolea izatea nahi dudalako sei urterekin ja pianoan apuntatzea". Haren ustez, 6 eta 12 urte bitarteko umeek lehiakortasuna lantzea beharrezkoa da, abiapuntu positibotik betiere. "Ume horiek konpetibitatea behar dute futbolean, saskibaloian, korrika. Konpetibitatea, irabazi nahia, berez, ez da txarra; beti irabazi beharra da txarra. Adin tarte horretan kirola oso egokia da, eta behar dute haien garapenerako".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide