Urriaren 30ean Gernikan amnistiaren aldeko mugimenduak sari
garrantzitsuak zozkatu zituen: furgoneta handia, Argentinara bidaia
eta ordenagailua. Eta, hain zuzen, bidaiaren zenbaki sariduna,
Azpeitian saldu zela jakin du Uztarriak. Milaka lagunek hartzen dute
parte zozketa horretan, txartelak erosita. Arduradunak udaran Azpeitian ere
egon ziren txartelak saltzen, furgoneta erakusgai zutela. Zenbaki saridunak
Azpeitian Orkatz Kultur Elkartean jarri dituzte, eta hona hemen ere
(herritar batzuek Uztarriara deitu
dutela-eta):
- Furgoneta: 13.844 (Bergaran tokatu da).
- Bidaia: 38.811(Azpeitian saldutako zenbakia da eta azaldu da irabazlea).
- Ordenagailua: 97.692 (ez dakigu irten duen).