Azpeitia-Azkoitia bidea ona lasterkarako?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Igandean izango da Behobia-Donostia lasterketa, eta zera: lasterka ibiltzen den azpeitiar neska batek belaunean mina sentitzen zuen eta Donostiara joan zen traumatologoarengana. Honek galdetu zion ea Azpeitia eta Azkoitia arteko bidean ibiltzen al den lasterka. Baietz, neskak. Traumatologoak esan zion bide hori ez dela ona belaunentzat eta ezagutzen dituela han asko ibili eta belauneko lesioekin bukatu dutenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide