Ribera eta Castillo

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko aza. 14a, 17:11

Jose Luis Ribera eta Alfredo Castillo, Lagun Onak-eko futbol entrenatzaile ohiak dira, Realean daude orain, eta biak posizioak irabazten ari dira bertan. Izan ere, Miguel Anjel Lotina Realeko lehen taldeko entrenatzaileak, bere laguntzaile izendatu du Ribera; joan den astean egin zuen debuta. Ribera Realean Espainiako Ohorezko Gazte Mailako taldearen entrenatzaile zebilen eta bere tokia Castillok hartu du.

Ribera azkoitiarra da eta 2003ko udaran fitxatu zuen Realean, Lagun Onak-etik. Realetik, utzita moduan, Eibarrera joan zen, Espainiako Bigarren A Mailara. Bi denboralditan egon zen Ribera Lagun Onaken, eta lehenengoan taldea Preferentetik Hirugarren Mailara igo zuen. Harrezkero maila horretan dago ekipoa.

Castillo espainiarra da (Kanariar Irletakoa) baina urteak daramatza Donostian bizitzen. 1990-1991 denboraldian Hirugarren Mailara igo zuen Lagun Onak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide