Txema Auzmendi, "polemikoa"?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko aza. 17a, 16:11

A3 Espainiako telebista kateak berriz ere egin du 'ikerketa kazetaritzako' erreportai horietakoa. Oraingoa, Euskal Herriko apaizek gatazka politikoan duten ustezko eraginaz. 'En el nombre del padre' saioa bota zuten A3n atzo (osteguna) gauean eta bertan, Jose Maria Setien, Felix Placer edota Jesus Lezaunez gain, Txema Auzmendi elkarrizketatu zuten kamera ezkutuaren bidez, egileak kazetariak direla esan gabe. Eta erreportaian zer eta Auzmendi jesuita "polemikoa" dela zioten kazetariek, hark euskal herritar sentitzen delako aitortu zuelako eta ez espainol, eta Egunkaria auzian atxilotua izan zelako euskarazko egunkariaren administrazio kontseiluko kide izateagatik. Horregatik "polemikoa"? Auzmendi ondo ezagutzen dutenek esan beharko; besteak beste, azpeitiarrek, 1985tik 1988ra Iraurgi Ikastetxean aritu baitzen irakasle. Eta, seguruenez, "polemikoa" denik ez dute esango.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide