Ezpeletan, berriz, telebista Internetez

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Uztarria.com urrian hasi zen bideoak jartzen sarean. Ordutik, hamar bideo jarri ditugu ikusgai. Euskarazko beste webgune batzuetan ere hasiak dira bideoak jartzen euren atari digitaletan. Ezpeletan (Lapurdi), beste dimentsio bat eman nahi izan diote Internet eta bideoen munduari. Hala, Ezpeletan Euskaraz elkarteak Euskal Herrian  Interneteko blog batetik emititzen den lehenengo telebista gunea sortu dute: www.ezpeleta.eu. Bertan, erreportai bakoitzak, informazio testu labur bat du, euskaraz eta frantsesez. Informazio gehiago Berria.info-n.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide