Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak balentria lortu du, Munduko
Kopa irabazi duelako. Joan den asteburuan, hain zuzen. Han eta hemen
ibilitakoa da hura. Tartean, Azpeitian. Izan ere, 2002ko uztailean
Uztarria herri aldizkarian
argitaratu genuenez, Ondarbide atzeko lokalean aritzen zen eskalatzen
Usobiaga. Han, forma desberdinak ateraz, 120 metroko rokrodromoa
prestatu berri zuten herriko gazte batzuek, 60 bazkide dira orduan
lokalean (ez bakarrik azpeitiarrak, azkoitiar eta zestoarrak ere
bazirelako), eta Patxi Usobiaga bera bertara joaten zen entrenatzera.