Ahotsak ekimenari buruz, Maite Segurolak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko abe. 6a, 15:12

Lehengo larunbatean, abenduak 2, Ahotsak ekimenak ekitaldia egin zuen Euskaldunan. Besteak beste, udal foroak sustatu eta nazioarteko sarea eratzen saiatuko direla eman zuten aditzera han.

Gaurko Berrian, Matraka gehigarrian, ekimenari buruz galdera egin diete zenbait emakumeri eta, tartean, Maite Segurola Izarraitzpeko Sorginak taldeko kideari.

Hona bere erantzuna:

"Emakumea euskal gatazka konpontzeko parte aktiboa izateko bidean, pauso garrantzitsua da Ahotsak. Ekimen horrek erakutsi du adostasun handi batera irits gaitezkeela interes pertsonalak utzita. Ahotsak-ek erakutsi du emakumeon parte-hartzea beharrezkoa dela eta konponbidearen parte guztiok garela".



Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide