'Diasporako' euskaltzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Azpeitian ez ezik, herritik kanpo ere badira azpeitiar euskaltzaleak, euskararen eta euskal kulturaren alde lanean dabiltzanak. 'Diasporako' euskaltzaleak dira. Lehengo igandean bertan, esaterako, joan Durangoko Azokara eta sarreran, Nora Zubizarreta Euskal Herrian Euskaraz-eko (EHE) mahaian zegoen, Gure Irratiaren mahaian Joxe Luis Aizpuru, Kike Zurutuza 'Berria'-ren gunean edota Esteban Agirre Ikastolen Konfederazioaren gunean. Ana Unanue ere han zebilen stand batean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide