'Berria' egunkariak gaur (asteazkena) elkarrizketa egin dio Koldo Tapia Bertsozale Elkarteko idazkariari, Tapiak 18 urte postu horretan egin eta gero erretiroa hartuko duelako, eta bertsolaritzako hainbat pertsonaia definitzean, hauxe esan du Imanol Lazkanoz: "Familia bateko ardi galdu guztiak uztartzen zituen aitajauna; eztabaida handienean ere denak lotzeko gai".