Danborradaren 50 urteak jasota Uztarria.com-en

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko urt. 10a, 10:01

Orain 50 urte egin zuten lehen danborrada Azpeitian: umeena. Cecilio Arabaolaza Don Cecilio eta Baltasar Iglesias Don Baltasar Donostiako apaizek ekarri zuten danborrada Azpeitira. Aitzakia, Arabaolazaren esanetan, "Soreasuko San Sebastian parrokia izan zen". Horrelaxe hasten da Uztarria.com-eko San Sebastian festen gaineko orria. Danborradaren 50. urteurrena aitzakia hartuta egin den lana da.  Danborradak bizi izan dituen 50 urte horien datu, istorio eta bitxikeriak daude jasota lanean, batetik. Taldeen inguruko datuak daude, bestetik. Baina ez hori bakarrik: San Sebastian doinuak entzun, argazkiak ikusi, aurtengo egitaraua eta sansebastian jaiez kontu gehiago jakiteko aukera ere badago.

 Uztarria.com web orrian dago ikusgai Danborradaren inguruko lan hau. Azpeitia sailaren barneko Azpeitia eta festak atalean dago interesatuek ikus dezaten.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide