FIPA jaialdian ‘Zeru horiek’ nabarmenduz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko urt. 25a, 10:01


FIPA ikus-entzunezko jaialdiak nazioarteko telebista-eskaintzarik onena ezagutzeko aukera ematen du, eta hedabide horretarako lanak bultzatzea eta ugaritzea du helburu. Miarritzen egiten da eta asteartean hasi zen; hilaren 28ra arte izango da.  

Jaialdiak bi hamarkada beteko ditu aurten eta, hori ospatzeko, hogei edizio horietan nazioartean telebistarako ekoitzi diren obra onenak erakutsiko dituzte Miarritzeko Mediatekan. Besteak beste, Zeru horiek (2006). Atzo (asteazkena) goizean bota zuten. ‘Zeru horiek’ filmeko protagonista, Nagore Aranburu azpeitiarra da.

Bernardo Atxagak idatzi zuen ‘Zeru horiek’ liburua, eta Aitzpea Goenagak zuzendutakoa filma, euskaraz. Hain zuzen, duela urtebete estreinatu zuten, Miarritzen bertan, FIPA jaialdian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide