2006ko Enpresaritzako Berrikuntza Saria jaso du Lanik Donostiako enpresak eraikuntzarako sistema estrukturalen diseinua, fabrikazioa eta muntaia egiten ditu, eta bertako salmenta zuzendaria azpeitiar bat da: Juan Miguel Letona. Lehengo astean elkarrizketa egin zioten El Diario Vasco egunkarian, eta Letonak zioen hemendik aurrera Dubaira joan beharra izango dutela sarri. Izan ere, han gure lehen bulego komertziala ireki dugu. Zoramena da Dubain eraikuntza aldetik egiten ari direna: irla artifizialak, hotel submarinoak Guk aurretik bizitasun hori igarri genuen han eta erabaki genuen munduko lekuren batean egon behar bagenuen, Dubain egon behar genuela. Hala, Dubain egin genituen 2006ko Asiako Jokoetako bi pabilioi.