Karelean, Euskadi Gaztearen Maketa Lehiaketako
irabazlearen CDa eta bideoklipa aurkeztuko zituzten atzo, asteartea, Bilbon. Olatz Prat azpeitiarra da Karelean taldeko abeslaria eta Zestoako lau mutil ditu taldekide.
Diskoaren aurkezpena azto arratsaldean egin zen Bilboko FNAC megadendako Forum aretoan. Karelean-ek kontzertua eman zuen eta Euskadi Gazteko Are Gazteago irratsaioa han egin zuten Joseina Etxeberriak eta Mikel Apaolazak, 16:00etatik 20:00etara. Atzoko Are Gazteagon Karelean talde irabazleko kideekin hitz egin zuten eta, bestetik, Iker Trebiño elkarrizketa zuten, bideoklipa egin dien errealizadorea.