Lagun Onakekoak Izazpin

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Joan den igandean abiatu ziren 16 lagun Izazpi aldera. Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako mendi ibilaldian “paisaje ederrez” gozatu zutela azaldu du Josu Agirre Lagun Onakeko batzordekideak.



Enparantza nagusitik abiatu ziren. Oñatzetik aurrera egin zuten, gero; Igarate aurretik paseaz, Pagotxetako lepora iritsi ziren. Pagotxetatik igo ziren Izazpi tontorrera.



“Bidea giro ederrean egin genuen; oso eguraldi politarekin. Lokatza pixka bat bazegoen bidean, eta Pagotxetatik gora elurra dezente” azaldu du Izagirrek.



Behin gaina eginda, Largarate aldean behera, Loreto mendi azpitik paseaz Urrestillara jaitsi ziren eta hortik Azpeitira.   

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide