Albizuri Handi harria jasoko ote dute?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!



Amezketako Albizuri Handi harri ezaguna jasotzen saiatuko dira bihar hamar harri-jasotzaile. Albizuri Handi landu gabeko harria da, heldulekurik gabekoa, eta oso zaila altxatzeko.  Horregatik da hain ezaguna; harri-jasotzaileentzat erronka handia delako. Historiak jasotako lehen altxaldia Santos Iriarte Errekartetxo azpeitiarrarena da. 1947ko azaroaren 30an altxatu zuen Errekartetxok Albizuri Handi harria. Aste batzuk lehenago hamar harri-jasotzailek egin zuten alegina, baina inork ez zuen lortu.

Urola Kostako Hitzan eta Argia Albizuri Handi harriaz informazio gehiago.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide