Lagun Onaketik mendizaleentzat hainbat ohar

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Lagun Onak Mendi Bazkunak hainbat ohar helarazi nahi izan ditu. Hasteko, elkarteko bazkideei jakinarazi nahi die 2007ko federatu txartelak prest dituztela eta elkarteko tabernan jaso beharko dituztela. Bestetik, Euskal Mendi Federazioko lizentzia tramitazioa EHNA-ko datuekin egin daitekeela adierazi dute. Azkenik, Mendiko Kirol Teknikari titulua atera nahi duenarentzako Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean informazioa eskuragarri izango dela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide