Hazparnen ere ospatuko dituzte karnabalak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Bihar (larunbata) Hazparnen inauteri giroa izango da nagusi. Goizean goiz hasi eta egun osorako egitaraua egina dute. Joko eta animazioak, herriko ezker paretatik abiatutako ibilaldia, trikitilariak, dantzariak, joaldunak eta kontzertuak izango dira, besteak beste. Azpeitia eta biak senidetuta daude 80ko hamarkada erdialdetik eta bietan ospatzen dira karnabalak; bakoitzak bere erara. Ikusi Hazparneko egitarau osoa hemen

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide