Joseba Iriondo, Begoña Bilbaoz 'Bidegileak'-en

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko mar. 1a, 18:03

Joseba Iriondo azpeitiar kazetariak Begoña Bilbao (1932-2005) bermeotar idazleari buruzko liburuxka egin du, ‘Bidegileak’ bilduman.

Bilbao jostuna izan zen lanbidez, baina beti izan zuen zaletasun handia euskararen inguruko kontuetarako nahiz literaturarako. Gaztetan ikasi zuen josten, eta bi josketa denda izan zituen Bermeon. Euskarako eskolak ematen hasi zen eta alaba Lupe kantariarentzat hitzak idazten. Haur literaturako Lizardi saria irabazi zuen, 2001ean, ‘Ibaia maitasunaren oztopo’ ipuinarekin, eta 2004an ‘Palestina, zure mina‘ liburua eman zuen argitara.

Bidegileak bilduma 1987an sortu zuten, eta harrezkero euskal kulturaren munduko 150etik gora egile eta eragileren biografien eta lanen berri eman dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide