Gaurtik hasita, blog berria ikusgai izango da uztarria.com-en: Azpeitiko emakume taldearena. Emakumeen eskubideen gutunaren berri emango dute bertan. Horrez gain, iradokizunak jasotzeko prest daude eta eskubideen gutunari ekarpenak egitera animatu nahi dute jendea.
Aste feminista antolatu dute emakumeen nazioarteko egunari begira (martxoak 8) eta ekimen horien egitaraua ere ikusgai dago haien blogean.