Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur (martxoak 5, astelehena) Rafael Olaizola azpeitiarra izango da ETB1en 'Bi errepidean' programako protagonistetako bat (23:05). Andoni Aizpuru eta Urko Aristik gidatzen duten erreportaiak zezenketen
eta idi-proben mundua izango du hizpide.
Aizpuru agertuko da Olaizola 'El niño de Arrabal' ezizenaz ezaguna den toreatzaile ohiarekin. Loiolako Berrosuetan grabatu zuten saioa, otsailaren 3an. 13 urterekin hasi zen azpeitiarra toreatzen. 25 urte igaro dira toreatzaile mototsa moztu zuenetik. Bigantxaren aurrera aterako dira Olaizola eta Aizpuru.