'Azpeitia' izeneko errezeta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko mar. 6a, 13:03

Interneten aurkitu dugu 'Azpeitia' izeneko errezeta. Pintxo bat da eta honako osagaiak behar dira egiteko: arrautza gogortua, antxoak oliotan eta mahonesa. Lehenengo eta behin, ogi zati batean mahonesa zabaldu eta bi arrautza zati jarri gainean. Arrautzaren gainean antxoa xerrak ipini eta erdialdea mahonesarekin apaindu. Azkenik, xehatutako arrautzaz dekoratuko dugu 'Azpeitia' pintxoa. On egin! 

Joan jatorrizko orrira

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide