Aranburuk zer esango

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Mikel Aranburu jokalari garrantzitsua da Realean eta haren taldekideek kontuan hartzen dute. Lehengoan, esaterako, prentsaurrekoan bere kontratuaz hizketan hasi zenean —ekainean bukatuko zaio baina Realak urtebetez luzatzeko aukera dauka—, Xabi Prieto —2008ko ekainean bukatuko zaio— prentsa-aretoan sartu zen propio, Aranburuk zer esango. Entzun zuen, beraz, esandakoa: okerrik ezean, hurrengo denboraldian ere Realean egongo dela. Taldea Espainiako Bigarren A Mailara jaistear da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide