Eskolarteko
XX. Mendi Lehiaketako Ibilaldi Neurtuan eskualdeko 557 gaztek hartu
zuten parte. Izarraitz azpitik markatutako bi ibilbideetan zehar egin
zen ibilaldi neurtua joan den larunbatean (martxoak 11). Goizeko
8:30etan abiatu ziren lehenengoak eta 09:15etan azkenak. 11:40 alderako
bukatu zuten ibilbidea lehenengo taldeek eta azkenak 13:30etan heldu
ziren Enparantza Nagusira, ibilbidearen amaierara.
Eguraldi
ezin hobea egin arren, antolatzaieleek ezin izan zuten Mendikutera
eraman janaria, bidea lokaztuta zegoelako, eta Oranda Goikoa baserri
inguruan eman zitzaien jaten parte hartzaileei.
Kontrol guztiak sinatuta zituzten umeei "buff" bana eman zitzaien opari. Gazteei laguntzen 180 bat heldu ibili ziren.
Partehartzaileen jatorria:
- Zumaia 256 gazte
- Zarautztarrak 140
- Azkoitia 95
- Azpeitia 46
- Orio 15
- Zestoa 5.