Ez dira geldirik egotekoak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Ez dira geldirik egotekoak Kontxuelo Odriozola (61 urte) eta Imanol Elias (70), antzerkigintzan behintzat.

Esaterako, Kontxuelo Odriozola igande honetan bertan Oiartzunen izango da (Elorsoro kiroldegia, 18:00) ‘Lapur-zuloa’ antzezlanean aktore lanetan, Asier Hormaza, Joseba Apaolaza, Itziar Ituño, Patxi Barco, Asier Sota, Ainhoa Garai, Kandido Uranga eta Ainhoa Aierberekin batera. Zuzendaria, Carlos Zabala da.

Imanol Elias, berriz, oraintsu Donostia Hiria lehiaketan euskarazko antzerkiaren epaimahaikide izan da, aurreko urteetan bezala. Aurelia Arkotxa, Daniel Landart, Ana Toledo eta Patri Urkizu izan ditu kide. Luis Haranburu Altunari eman zioten saria, ‘Josafat’ lanagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide