Enrike Lopezen ibilaldia liburuan orain

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko mar. 21a, 16:03

Enrike Lopez portugaletetarra 2003ko uztailaren 16an Azpeitian izan zen. Zer dela-eta? Euskal Herrian ibilaldia egiten ari zen oinez, desobedientzia tresna bezala aldarrikatuz, eta orduan iritsi zen gurera.

“Nire helburua ideia berriak zabaltzea da. Herriarengan eragin nahi dut, egoera mugiarazi nahi dut. Azken urteetan borroka konkretu batean nago sartuta (EHUtik kaleratutako irakasleetako bat da) eta arazo guztiaren ardatza independentzia falta da. Desobedientzia jorratu gabeko tresna da eta nik nire esperientziatik hori aldarrikatu nahi dut. Euskal Herrian sinesten dut, eta hori euskal emakume eta gizon libreak lortuko dute”, zioen orduan uztarria.com-i emandako elkarrizketan.

Lopezek orain liburua atera du zazpi hilabeteko ibilaldiaren berri emateko: ‘5.000 km oinez euskal desobedientziaren alde’ (Lemuria argitaletxea). Funtzionarioz betetako sistemari aurre egin behar zaiola dio. “Borroka guztietan, zuzen jokatzen duten pertsonak bakar-bakarrik geratzen dira, batzuetan edo askotan”, esan du.

Ia 900 orrialde dauzka liburuak, eta bidaiako bizipenak eta lagunen lekukotasunak kontatzen ditu. Mila aleko tirada dauka.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide