Josu Zabalaren amaren sufrimendua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko mar. 23a, 13:03

Hamar urte dira dagoeneko Josu Zabala 'Basajaun' ETAko kidea Itziarren hilda azaldu zela, bihotzean tiroa zeukala. 1997ko martxoaren 27a zen. Argitu gabe dago haren heriotza nola gertatu zen. Josu Zabalaren ama azpeitiarra da: Maria Jesus Salegi: 'Kortatxo'-koa. Ezkondu zenetik -orain 40 urte-, Iruñean bizi da. "Josu torturatuta hil zuten eta salatu beharra dugu", esan zion Maria Jesus Salegik Uztarria herri aldizkariari duela bost urte. Gaur (ostirala) Gara egunkarian esan duena: "Oso gogorra da seme bat galtzea, baina gogorragoa da nola hil zuten pentsatzea".

Hamargarren urteurrena dela-eta, igandean Itziarren ekitaldia egingo dute. Igandean bertan eta asteartean Etxarri-Aranatzen ere bai, Josu Zabalaren aitaren jaioterrian (ikusi 'Gara').

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide