Mikel Aiestaran gustura Ekialde Hurbilean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Mikel Aiestaran (1975) kazetaria beasaindarra da baina Azpeitian bizi da duela urte batzuetatik. Asko ibiltzen da Ekialde Hurbilean lanean, eta ‘El Diario Vasco’-n elkarrizketa egin berri diote horretaz. Haren esan bat: “Ekialde Hurbileko herrialde batzuetan bezain seguru ez naiz beste inon sentitu. Irak eta Afganistan bezalako lekuak arriskutsuak dira, baina Iran edota Siria munduko herrialderik seguruenen artean daude”. Arabiar Emirerri Batuak, Bahrain, Egipto, Irak, Iran, Israel, Jordania, Kuwait, Libano, Libia, Oman, Palestina, Qatar, Saudi Arabia, Siria eta Turkia daude Ekialde Hurbilean; zenbaitek Afganistan ere sartzen du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide